?

Kaxa elektrikoak

Espezialistak gara neurriko kaxa elektrikoak fabrikatzen eta muntatzen. Gure bulego teknikoan, muntaketa elektriko eta elektromekanikoen plano bakoitza aztertzen dugu, zure proiektuaren premietara egokitzeko. Neurriko armairu elektrikoak fabrikatzen ditugu, eta profesional kualifikatuen talde bat eta hainbat sektoretarako (automozioa, jasotzea, trenbide-sektorea, sektore fotovoltaikoa, eolikoa eta abar) muntaketa elektrikoetan bi hamarkadatik gorako esperientzia izateak ematen duen bermea eskaintzen dugu.

Egiaztapen-ekipamenduak

Neurriko kaxa elektrikoen muntaketan eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatearen gakoetako bat gure izaera berritzailea da, zalantzarik gabe. Neurriko egiaztapen-ekipamenduak garatzen ditugu, proiektu bakoitzaren kalitate-kontrol zorrotza berme guztiekin egiteko.

Gure zerbitzuaren oinarrizko zutabeetako bat kalitatea da. Hori dela eta, kalitate-kontrolean emaitza bikainak ematen dituzten abangoardiako baliabideak eta neurriko egiaztatzaileak jartzen ditugu zure proiektuaren zerbitzura.